jueves, 17 de marzo de 2011

EUKALIPTOEN LANDAKETEN ARAZOA

2011 – Nazioarteko basoen urtea / Martxoaren 21a, Nazioarteko basoen eguna

EKOLOGISTEK KONPONBIDEAK PROPOSATZEN DITUZTE EUKALIPTOEN LANDAKETEN ARAZOEKIN AMAITZEKO

Eukaliptoaren zabalkuntza geldiaraztea premiazkoa da, bai eta babesguneetatik ateratzea, landaketen baso-kudeaketa hobetzea eta biomasarako diren eukalipto-landaketak erregulatzea ere.

Nazioarteko Basoen egunaren bezperetan, Estatu mailako zein Andaluzia, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko naturaren kontserbazioaren aldeko talde ekologisten 20 erakunde baino gehiagok “Eukaliptoen landaketen arazoaren ikuspegi amankomuna” delako manifestua aurkeztu dute gaur (1). Agiri horretan naturaren kontserbazioaren aldeko kolektiboek eta ekologistek landaketen problematikaren analisi laburra egiten dute eta, batez ere, ibilbide-orri bat aurkezten diete administrazio publikoari eta eukaliptoaren sektoreari landaketa horiek sortzen dituzten 40tik gorako gatazkekin amaitzeko.

“Azkenengo 40 urteetan zuhaitz honek bere ingurumenean egindako inpaktuei buruz eztabaida biziak sortu ditu, bai eta bere errentagarritasunari buruz edo eukalipto gehiago hartzeko lurraldeak dituen gaitasunei buruz ere” adierazi du Greenpeaceko Basoen kanpainaren arduraduna den Miguel Ángel Sotok.

Euskal Autonomia Erkidegoko azken Baso-Inbentarioaren arabera (2005), lurralde honen baso-azalera 396.701 hektareakoa da, hortik 13.023 eukaliptoari dagozkio, eta horietatik 12.588 Bizkaiko Lurralde Historikoan daude. Izan ere, Bizkaian landaretza hauen azalera 1996. urtetik % 23,52a handitu da, orduan eukalipto-landaretzek 10.191 ha estaltzen baitzuten. Bizkaian, intsignis pinuaren ostean, hau da 72.674 hektarea estaltzen dituen Pinus radiataren ostean, azalera gehien estaltzen duen espeziea eukaliptoa da (Eucalyptus globulus) (9.338 ha). Horrez gain, intsignis pinuaren azalera 1996 eta 2005 urteen artean 7.052 ha murriztu den bitartean, eukaliptoena 2.397 ha emendatu da.

Izan ere gaur egun, eukalipto-orban puruek eta mistoek Espainiako Estatuko 760.000 hektarea eta 650.000 ha estaltzera iritsi dira. Landaretza horiek mundu mailako eukalipto-landaketen %7a suposatzen dute. Hortaz, landaretzek 20 milioi hektarea baino gehiago estaltzen dituzte eta gehienak Brasilen, Indian eta Txinan daude. Eucalyptus globulus espeziea baino ez badugu kontutan hartzen, mundu mailako azaleraren %53a (%31a Portugalen, %22a Espainian) Iberiar penintsulan dago.

“Nazioarteko Basoen urtean, naturaren defentsarako elkarteek gizarte-jatorria duten eta ingurumenarekiko arduratsuak diren baso-produktuen aldeko ahaleginak industria eta jabeekin batera gehitu ahal izateko proposamen bat egiten dute eukaliptoen landaketekin zerikusi duen gatazkakortasunarekin amaitzeko,” WWF Españako baso-programako arduraduna den Félix Romerok adierazi duenez.

Andaluzia eta Extremaduran azken hamarkadan eukaliptodun lur-eremua murriztu egin bada ere, beste zenbait lurraldetan, baso-plangintzek ezin izan dute edo ez dute nahi izan eukaliptoak non eta nola landatzen jarrai daitekeen mugatu. Doñana inguruko, Galiziaren barnealdeko, Asturias mendialdeko edo Kantabriako lur sailak etengabe okupatuz doaz edota landaketa honen eragina jasateko arriskupean daude. Horrez gain, eukaliptoek inbasio ahalmen nabarmena erakutsi dute. Ahalmen hau are adierazgarriagoa suertatu da suteen ondoren, suteek eukaliptoaren zabalkuntzari mesede egiten baitiote.

Asociación Medioambiental Izate Ingurugiroaren Taldeko kide den Sergio de Juanek adierazi duenaren arabera, “Eukaliptoaren kalteak ezin zaizkio soilik landareari berari egotzi, bai ordea birpopulatze, basogintza, ustiaketa eta plangintza-teknika eskasei, hau da, giza-jarduerei. Eta baita ere bide batez, arlo honetako industriek baieztatu dituzten ustezko onura ekonomikoei, zeinak gerora faltsu suertatu diren.”

“Una Visión Común sobre el problema de las plantaciones de eucalipto” manifestuak mugimendu ekologistak proposatzen dituen, eta komunitate zientifikoaren hainbat kidek aholkaturiko, zenbait eskaera jasotzen ditu. Txosten honek landaketen baso-jardueren hobetzearen eta sektorearen a zentzuzko antolaketaren alde egiten du. Manifestuak 9 irizpide nagusi jazotzen ditu:

  • Lurralde okupazioari irizpide zientifiko eta teknikoetan oinarrituko den muga bat ezartzea.
  • Baso-plangintza, lurralde antolamendu estrategia eta planak eta Ingurumen legediari errespetua.
  • Babestutako natur eremuetan landaketa berrien debekua eta existitzen direnen deuseztatze mailakatua.
  • Eukaliptoaren kudeaketa ereduak sorturiko inpaktu kaltegarriak modu adierazgarrian murriztea xede, adierazleak izango dituen berariazko kudeaketa arauen ezarpena.
  • Penintsula iberiarreko eukalipto landaketetan baliagarri izan daitezkeen baso ustiapenaren gaineko ikerketa independenteak areagotu eta hobetzea.
  • FSC (Forest Stewardship Council) baso-ziurtagiriaren erabilpena eukalipto landaketen ustiapenerako erreminta baliagarrietako baten gisa.
  • Eukalipto transgenikoen landaketen garapena eragoztea.
  • Ez daitezela eukalipto-landaketak klima aldaketaren aurreko konponbide gisa aintzakotzat hartu.
  • Gizartearen konpromisoa paper eta energia kontsumoaren murrizketarekin.

Dagoeneko landaketa mota honek okupatzen duen lur eremua zabala bada ere, okupaturiko eremua murriztuko dutenaren aitzakiarekin, eukalipto-landatzaileek hazkunde handiagoko eukalipto motak landatzeko lur sail berri eta hobeagoen eskaerari ekin diote. Aitzitik landaturiko eremua murriztu ez eta lur eremu berrien okupazioa ekarri du honek. Honetaz gain, 2010 urtearen bukaera aldera Pontebedra hegoaldeko pinudiak kaltetu zituen nematodo izurria ere erabili du eukaliptoaren sektoreak eukalipto landaketa konponbide gisa aurkezteko. Azkenik, papergintza sektorea energiaren negozioan sartu denetik, nekazal lur emankorren eskaera sortzen ari da biomasa erregai izatera bideratuko diren eukaliptoak landatzeko.

Sotok adierazi duen bezala, “mugimendu ekologistak eukaliptoaren alde edo kontrako jarrera egoskorretatik aldendu nahi du. Gure eskaerek eukaliptoz landatutako lur sailen etorkizuna eta sektorea norantz bideratu behar den argitzen duen ibilbide orri bat markatzen dute.”

Oharra:

(1) Manifestua gazteleraz eskuragarri dago hemen.


(2) Txosten hau hurrengo eragileek sinatzen dute: Amigos de la Tierra - Asociación Asturiana de Amigos de la Naturaleza (ANA) - Asociación para a Defensa Ecolóxica de Galiza (ADEGA) - AEMS-Ríos con Vida – Asociación para la Defensa de los Recursos Naturales de Cantabria (ARCA) - Asociación para la Recuperación del Bosque Autóctono (ARBA) - Asociación Medioambiental Izate Ingurugiroaren Taldea (Euskal Herria) – Colectivo Ecologista de Avilés - Coordinadora Ecoloxista de Asturies - Ecologistas en Acción - Greenpeace España – Grupu d`Ornitoloxia Mavea – Instituto para la Calidad y la Educación Ambiental - SEO/Birdlife - Sociedade Galega de Historia Natural (SGHN) – Salvemos los Territorio del Bajo Navia (SALTERNAVIA) - Sociedad de Ciencias Naturales de Sestao – Verdegaia - WWF España.


Komunikatuaren amaiera:

Miguel Ángel Soto, Greenpeaceko basoen kanpainaren arduraduna, 626 998246
Sergio de Juan, Izate (Euskal Herria), 600 817653

No hay comentarios: